Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Tirreno Adriatiko lasterketako 5. etapa jokatu zen. Katusha taldeko Joaquin Rodriguezek irabazi zuen etapa, azken igoeran erasoa jo eta gero. Samuel Sanchez liderra laguntzeko lanetan Egoi Martinez 34.a heldu zen helmugara, 4:01era eta Jorge Azanza 57.a, 10:10era. Altsasuarrak aitortu duenez tripako arazoak izan zituen eta gaizki pasatu zuen atzoko etapan. Arazoak gaindituta gaur "peleiatzeko gogoekin" omen dago. Sailkapen orokorrean Sky taldeko Chris Froome da liderra, 20 segundora Alberto Contador eta Vincenzo Nibali dituela. Erbiti 104.a Paris-NizanAtzo despeditu zen Paris-Niza,col d´Ezeko kronoigoerarekin. Sky taldeko Richie Porte australiarrak sekulako erakustaldia eman zuen, etapa irabazteaz gain, lidergoa eskuratu baitzuen, Paris-Niza irabaziz. Movistar taldeko Imanol Erbiti 104.a sailkatu da, 57:20ra. Euskaltelek lan polita egin du, Gorka Izagirre 18.a sailkatu baita, 3:29ra. Gorka Verdugo etxarriarrak, aldiz, proba utzi behar izan zuen 6. etapan.