Ezkurdia eta Zubieta aukerarik gabe

Guaixe 2013ko martxoaren 11

Binakako Pilota Txapelketa. Puntuazioa.9 puntu: Irujo-Zabaleta      Bengoetxea VI.-Beroiz8 puntu: Olaizola II.-Ibai Zabala6 puntu: Titin III.-Merino5 puntu: Berasaluze VIII.-Albisu4 puntu: Ezkurdia-Zubieta      Xala-Barriola3 puntu:Arretxe II.-BeginoBinakakoa. 13. jardunaldia jokoanXala-Barriola / Irujo-ZabaletaEzkurdia-Zubieta / Bengoetxea VI.-BeroizBi jardunaldi geratzen dira Binakako Pilota Txapelketako hasierako ligaxka despeditzeko. Dagoeneko 3 bikotek lortu dute finalerdietarako ligaxkara sailkatzea: Irujo-Zabaleta eta Bengoetxea VI.-Beroiz, 9na punturekin, eta Olaizola II.-Ibai Zabala, 8 punturekin. Laugarren bikotea zein izango den oraindik erabakitzeko dago, bi jardunaldi baitaude jokoan, baina Titinek eta Merinok aurrera pausu nabarmena eman zuten Joseba Ezkurdia eta Aitor Zubieta sakandarrak irabazita. 6 puntu dauzkate errioxarrek. Berasaluze VIII.ak eta Albisuk 5 puntu dituzte eta 4na puntu, aldiz, Ezkurdia-Zubietak eta Xala-Barriolak. Tamalez, aukerarik gabe geratu dira sakandarrak. Nahiz eta Ezkurdiak eta Zubietak geratzen diren bi jardunaldiak irabazi eta Titin-Merinok ez puntuatu, averagea alde dute errioxarrek. Hortaz, eta polemika tarteko, finalerdiei agur esan behar izan diete sakandarrek. Irujo-Zabaleta, okerrak zuzentzeraIrujo eta Zabaleta ez ziren oso fin ibili Berasaluze VIII-Albisuren kontrako partidan, eta 22-20 galdu zuten. Irujo nahiko hotz ibili zen errematean eta bizkaitarra nagusitu zitzaion ia gehienetan. Ez zen ere Zabaletaren arratsalde onena izan. Soilik bi akats egin zituen etxarrendarrak, baina zabalera egindako lau sake ez zituen erantzun, arerioek probestu zutena. Finalerdietarako ligaxkarako zuzendu beharko du. Ama lakuntzarra duen Jon Ander Albisu oso irregular aritu zen: sekulako akatsak egin zituen eta nahiko gaizki aritu zen, baina tanto ikusgarriren bat egin zuen, azkenekoa kasu, Zabaletari erantzutea ezinezkoa egin zitzaiona eta Asegarcekoei garaipena balio izan ziena. Ezkurdia-Zubieta, puntu eskas baten aldearekin eta polemika tarteko, kanpoan12. jardunaldian Ezkurdia-Zubietak eta Titin-Merinok hil ala biziko lehia zuten. Jokoan asko: finalerdietarako sailkatzeko pausu erraldoia ematea. Baina, tamalez, errioxarrek lortu zuten pausu hori ematea, eta soilik tanto baten aldearekin, gainera. Lehia estua espero zen eta hala izan zen, bereziki ikusgarria, emozioz betetakoa. Hasieran errioxarrak aurreratu ziren baina sakandarrek ongi erantzun zuten. Zubietak, atzeko koadroetatik egindako lanarekin eta Ezkurdiaren ausardiarekin 13ra berdindu zuten. Erritmo harrigarrian jokatu zen lehia eta bi bikoak parez pare aritu ziren. Ezkurdiak eta Titinek, tanto asko egin zituzten baina akatsak ere bai. 17-19ra aurreratzea lortu zuten sakandarrek, baina hortik aurrera partida hausteko aukera asko galdu zituzten, 15-17kotik 19-19kora arte lau huts pilatu baitzituzten. Polemikarako tartea ere izan zen, Merinok atxiki argi bat egin baitzuen, epaileek ikusi ez zutena, eta Titinek behin eta berriz epaileei Ezkurdiak egindako sake bat falta izan zela eskatuz ibili baitzen, aintzat hartu ez zuten eskaria. Tamalez, azken bi tantoetan Ezkurdiak huts egin zuen eta 22-21 galduta txapelketari agur esan behar izan diote sakandarrek. Partida bukaeran oso haserre azaldu zen Zubieta errioxarren jarrerarekin, etengabe protestatzen aritu baitziren. "Errespetu falta handia izan da. Badirudi hemen denak balio duela" azaldu zuen Zubietak, minduta. DatorrenaIrujok eta Zabaletak Xala eta Barriola izango dituzte aurkari eta Ezkurdiak eta Zubietak Bengoetxea VI.a eta Beroiz. Ez dira partida erabakigarriak, Irujo-Zabaleta eta Bengoetxea VI-Beroiz finalerdietarako sailkatuta daudelako eta Xala-Barriolak eta Ezkurdia-Zubietak aukerarik ez dutelako. Ohorea dute jokoan.