Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
El Pozoren kontra kopan eta ligan galdu eta gero, oso ondo etorri zaio Triman Navarra Xotari Galdarren kontrako garaipena. 1-5 gailendu ziren Imanol Arregiren mutilak, partida guztian barna jaun eta jabe izan eta gero. Javi Eseberri, Roberto Martil, Carlitos eta Rafa Usin izan ziren golegileak, Glauberrek bere atean sartutako golaz aparte. Errezital bikaina eman zuten Triman Navarra Xotakoak. Imanol Arregi entrenatzaileak azaldu zuenez "garaipena justua izan da. Hasieran kosta izan zaigu partidan sartzea, baina atsedenaldira abantail handiarekin joan gara eta Galdarri ezinezkoa izan zaio partidari buelta ematea. Guretzat oso inportanteak diren 3 puntu lortu ditugu eta kontentu gaude". Bi talde nafarren arteko derbya jokoanSailkapen orokorrean Bartzelonak jarraitzen du lider, 46 punturekin. Triman Navarrak 5. postuan jarraitzen du, 36 punturekin. Ostiralean 20. jardunaldia dago jokoan eta bi talde nafarren arteko derbya hartuko du Anaitasunak, 20:30ean. Sasoi betean daude Triman eta Rios Renovables, eta lehia estua espero da. Espero dezagun etxean jokatzeak bultzada ematea Irurtzungo taldeari.