Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Leitzan jokatutako partidan bina berdindu zuten Aurrerak eta Etxarrik, dominatzaile argirik izan ez zuen partida korapilotsuan. Leitzarrak aurreratu ziren baina Pablok berdintzea lortu zuen, eta atsedenaldiaren ondoren berdin jarraitu zuten bi taldeek, tarteka Etxarrik aginduz, hurrengo tartean Aurrerak. Etxarrik 1-2 aurreratzea lortu zuen Aritzi esker baina leitzarrek bina berdindu eta horrela despeditu zen lehia. Burlatan Altsasuk ezin izan zuen garaipena lortu. Onartu behar da Burlades Altsasu baino gehiago izan zela, baina iruñerrikoek gol aukera ugari huts egin zituzten, Altsasuko Chaparro atezainak bikain gelditu zituenak. Partida husnako berdinketarekin despeditu behar zela zirudienean Altsasuk gola sartu zuen bere atean eta pena handiarekin 1-0 galduta bueltatu ziren altsasuarrak. San Juanek jarraitzen du lider (61 puntu). Etxarri Aranatz 8.a da, 23 punturekin, eta Altsasu 10.a, 21 punturekin.