Martinez Tirreno Adriatikoko eguneko ihesaldian

Guaixe 2013ko martxoaren 12a

Atzo etapa ikusgarria jokatu zen Tirreno Adriatiko lasterketan. Egoi Martinez etxarriarrak eguneko ihesaldian parte hartu zuen eta ia azkenera arte iraun zuen. Porto Sant´Elpidio portu ikusgarrian, aldiz, harrapatuak izan ziren. Astana taldeko Vincenzo Nibalik portu jaitsieran eraso egin zuen eta soilik Peter Saaganek eta Purito Rodriguezek jarraitu ahal izan zioten, Samuel Sanchez bidean geratu baitzen. Esprintean Sagan gailendu zen, eta Sanchez 44 segundora sartu zen. Jorge Azanza altsasuarra eta Egoi Martinez 6:12ra sartu ziren. Nibalik sari potologoa eskuratu zuen: Tirreno Adriatikoko lidergoa. Froome 34 segundora dago, Purito Rodriguez 37 segundora eta Contador 48 segundora. Egoi Martinez 30.a da, 18:19ra eta Jorge Azanza 43.a, 24:21. Gaur despedituko da lasterketa, 9,2 km-ko erlojupekoarekin. Dauden tarte laburrak ikusita borroka oso estua espero da.