Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iurgi Etxeandiak (2:01:17) irabazi zuen larunbatean jokatutako Durangoko VII. Duatloia, aldi berean Euskadiko Duatloi Labur Txapelketa zena (10 km korrika, 40 km bizikletan eta 5 km korrika). Sakana Triatloi Taldeko Juan Luis Maiza etxarriarra 40.a sailkatu zen (2:13:39), probako laugarren beteranoa. Basauriko XVII. Duatloian (6,2 km korrika, 19,9 km bizikletan eta 2,9 km korrika) Lourdes Oiartzabal izan zen helmuga zeharkatzen lehena (1:20:23). Sakana Triatloi taldeko Fco. Javier Gomez altsasuarra 22.a izan zen (1:12:05), probako 2. Beteranoa, eta haren anaia Juan Carlos Gomez 45.a. (1:17:17). Larunbatean Oñatiko Duatloia jokatuko da.