Casedak emango dio hasiera Nafarroako Mendi Ibilaldien VI. Zirkuituari

Guaixe 2013ko martxoaren 12a

Larunbatean II. Caseda Martxa Zirkularra hartuko du Casedak. 32,1 km-ko mendi ibilbidea izango da, 1.298m-ko desnibela duena. Ibilbide honekin emango zaio hasiera Nafarroako Mendi Ibilaldien VI. Zirkuituari. Aurten 12 ibilbidek puntuatuko dute zirkuituan, tartean Sakanan antolatuko diren bi: apirilaren 6an VI. Hiru Mendi Zerrak, Altsasun (49 km, 2.200 m desnibela) eta apirilaren 27ko Sakanako XIX. Ibilaldi Handia, Irurtzunen (Bi aukera: 54 km, 2.800 m desnibela edo 46 km, 2.000 m desnibela). Oroz Senpereko TraileanIgandean jokatu zen Senpereko Traila (21 km) mendi lasterketa, eta irteerara iritsi ziren 480 korrikalarietatik azkarrena Jokin Lizeaga izan zen (1:40:48). David Oroz urdiaindarra 185.a izan zen (2:30:47).