Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo despeditu zen Tirreno Adriatiko lasterketa, 9,3 km-ko erlojupekoarekin. Tony Martinek erakustaldia eman zuen, Maloriri 6 segundo eta Amadorri 10 segundo aterata. Talde laranjako Jorge Azanza 72.a izan zen, 1:06ra, eta Egoi Martinez 74.a izan zen, 1:07ra. Vincenzo Nibalik sailkapen orokorrari eustea lortu zuen eta berarendako izan da Tirreno Adriatiko, Froomeri 23 segundo eta Contadorri 52 segundo aterata. Sailkapen orokorrean 18.a sailkatu da Samuel Sanchez, 6:49ra, 30.a Egoi Martinez, 19:00ra, eta 42.a Jorge Azanza, 25:01era. Samuel Sanchez kontentu azaldu da egindako lanarekin eta taldeak emandako babesarekin. "6. Etapan taldeak presentzia handia izan zuen. Egoi eguneko ihesaldian sartu zen, Azanzak eta Minguezek nire ondoan agoantatu zuten, ni babesten, bukaeraraino... taldeak lan ona egin du eta lasai jarraitu behar dugu lanean, Giroari begira" adierazi du lider laranjak.