Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Iortia plazan jokatu zen Nafarroako Herri Kirol Jokoen 3. jardunaldia, eta Sakanako taldeek maila bikaina eman zuten. Proba konbinatuak eta sokatira probak jokatu ziren. Altsasuk eman zuenaKimuen mailako proba konbinatuan ari diren 8 taldeen artean Andra Mari ikastola gailendu zen (6:52). Andra Mari ikastolatik sortutako Putterri taldea bigarrena izan zen (7:00) eta Iñigo Aritza ikastola 5.a (7:15). Sailkapenean Andra Mari lehena da, Putterri bigarrena eta Iñigo Aritza zazpigarrena. Haurren mailako proba konbinatuan 7 talde aritu ziren eta Berriozar gailendu zen (8:35). Bigarrena Andra Mari taldea izan zen (9:52) eta hirugarrena Iñigo Aritza (9:55). Putterri 7.a sailkatu zen (10:28). Sailkapenean Berriozar da lehena, Andra Mari bigarrena, Iñigo Aritza hirugarrena eta Putterri seigarrena. Eta kadete mailako proba konbinatuan aritu ziren 4 taldeen artean Basaburua gailendu zitzaion (10:25) Andra Mariri (10:34). Sailkapenean bigarrena da Andra Mari. Sokatiran, haur mailan (480kg) Iñigo Aritza izan zen onena (5 puntu), Andra Mariren aurretik (4 puntu). Putterri 5.a sailkatu zen (puntu 1). Iñigo Aritza da lehena, Andra Mari bigarrena eta Putterri bosgarrena. Eta kadeteen mailan (540 kg) Andra Marik eta Berriozarrek berdindu zuten (2,5 puntu). Sailkapenean berdinduta daude Berriozar eta Andra Mari. Nafarroako Herri Kirol Jokoen 4. jardunaldia Etxarri Aranatzen jokatuko da, igandean, 11:00etatik aurrera.