Triatloia Sakanatik mundura

Guaixe 2013ko martxoaren 13a

Gazteak animatu nahian Sakana triatloi taldea aurkeztu zuten larunbatean Altsasuko Zelandi kiroldegian. Helburua Sakanan triatloia jendea gazteari erakustea eta parte hartzen animatzera da. Horrela, taldeak triatloi kanpusa antolatzen du udan. 25 pertsonek osatzen dute taldea: benjaminak, kimuak, haurrak, kadete, gazteak eta senior mailakoak. Talde polita da, baina umeak eta gazteak gutxi direla esan du Felix Benjumea Sakana triatloi taldeko presidenteak. Sakanako probakEuskal Herriko eta Nafarroako duatloi eta triatloi probetan parte hartuko du aurten Sakana Triatloi taldeak. Distantzia luzeko diziplinan ere arituko dira ere. Martxoaren 23an jokatuko den Altsasuko triatloia antolatuko dute - informazioa eta inskripzioetarako www.navarratriatlon.com - eta Arbizuko Udalarekin batera apirilaren 27an jokatuko den Arbizuko Duatloia prestatzeko lanetan ariko dira. Honen harira, iaz ez zen Arbizuko Duatloia jokatu, baina aurten berreskuratu da. Bestalde, haurrendako eta gazteendako Nafarroako Kirol Jokoen Triatloi Txapelketaren harira antolakuntzan lagunduko dute, uztailaren 20an jokatuko den Sakanako Triatloi Txapelketa prestatzen.  Sakana triatloi taldean maila onean dauden kirolariak ere badaude. Esaterako, Urko Berdudek sub-23 mailan Espainiako txapelketan parte du askotan eta altsasuarrak hasiera polita eman dio aurtengo denboraldiari. Taldearen xedea kirola ezagutaraztea eta hobetzea da. Igandean Arangurengo Duatloia jokatuko da eta bertan ariko dira Sakanako taldeko batzuk. Triatloi Taldeko kideakHelduak: Alberto Martinez de Lagran, Mikel Lakuntza, Juantxo Azurmendi, Jokin Lazkoz, Francisco Javier Gomez, Isidro Asurabarrena, Javier Borrega, Mikel Berdud, Juan Luis Maiza, Felix Benjumea, Juan Carlos Gomez, Esteban Berdud, Jose Manuel Borrega, Cesar Vicente, Urko Berdud, Francisco Jose Codon, Oscar Sanz de Acedo eta Iñaki Gallego. Umeak: Leire Maiza, Xabier Borrega, Ander Villalobos, Unai Villalobos, Patxi Calleiras, Iñigo Maiza, Gaizka Peñagarikano eta Jakes Peñagarikano.