Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Martxoaren 8an, Emakumearen eguna, Sakanako Bilgune Feministak eta Altsasuko Feministak manifestazioa egin zuten Altsasun. Sistema kapitalista patriarkala egoera sozioekonomikoan atzera pausuak eragin dituela salatu zuten feministak; hortaz, emakumeak krisi ekonomikoan ematen diren murrizketa eta eskubide urraketen eragin zuzena jasotzen dutela kritikatu zuten. Herritarren artean beldurra sortarazten du sistema kapitalista patriarkalak sortutako krisiak; dena dela, feministek argi dute zein den irtenbidea: "beldurrari aurre egiteko bakarrik ez sentitzea eta elkartzea eta kolektiboki lana egitea da helburua". Krisi ekonomikoak gizon eta emakumeen arteko berdintasunak gainditzeko atzerapausoak ekarri dituela gogorarazi zuten: indarkeria sexista ekiditeko baliabideen murrizketa, besteak beste. Eredu alternatiboa martxan jartzeko gonbitea luzatu zuten feministak.