Ansotegik ezin izan zuen Soraluze Torneoa irabazi

Guaixe 2013ko martxoaren 14a

Asteartean lau t´erdiko Soraluze Torneoko finala jokatu zen Bergaran. Uharte Iruñeko Eneko Yoldik 22-5 hartu zuen menpean Jon Ansotegi etxarriarra. Uharte Iruñekoak hasieratik kontrolatu zuen partida eta jaun eta jabe izan zen. Etxarriarrari, aldiz, urduritasuna sumatu zitzaion.