Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mendizaleak taldeak ibilbide polita eta berezia antolatu du martxoaren 24rako Araba-Bizkaia mugan. Salvada mendizerrako Tologorri (1.068 m) igo eta Salvada mendizerran barna ibilbidea eginen baitute. Mendi ibilaldi polita, zalantza gabe. Mendizaleak eramateko autobusa martxoaren 24an goizeko 7:00etan aterako da Irurtzundik, eta geldialdiak eginen ditu Sakanako gainontzeko herrietan, mendizaleak hartzeko. Izena ematea zabalik dago ostegunera arte ohiko tokietan edo 636 827 166 telefonoan.