Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Agorriletik gora eta gora ari da langabeen kopurua ibarrean. 2.021 sakandar izena emanda zeuden otsaila akaberan Nafarroako Enplegu Zerbitzuan. Gizonezkoak 1.017 dira (%50,32), aurreko hilean baino 44 gehiago. Emakumezko langabeak, berriz, 1.004 dira (%49,68), bost gehiago. Adinari dagokionez, langabetu gehienak 25 eta 44 urte artean dituzte: 989 (%48,94; aurreko hilean baino 25 gehiago). 45 urtetik gora eta lan bila daudenak 810 sakandar dira (%40,08; 22 gehiago). 25 urte baino gutxiago duten eta enplegu bulegoan izena emana duten 222 sakandar daude (%10,98; 2 gehiago). Sektoreei dagokionez, lan eskaintzen erdia, %50,57, zerbitzuan aritzeko da (1.022; aurreko hilean baina 11 gehiago). Industrian lan egin nahi lukete langabeen %34,44 (696; 35 gehiago). %8,02 prest dago eraikuntza arloan aritzeko (162; 3 gehiago). Lehen sektoreak, berriz, eskaeren %1,83 jaso du (37; berdina). Azkenik, aurretik lanik egin ez eta lan bila dabiltzanak %5,15 dira (104; berdina). Langabezia udalerrikaUdalerria Guztira AldeaAltsasu 998 50Arakil 90 3Arbizu 75 -2Arruazu 4 0Bakaiku 22 3Ergoiena 14 -2Etxarri Aranatz 216 3Irañeta 7 -1Irurtzun 202 1 Iturmendi 16 -2Lakuntza 104 -2Olatzagutia 150 6Uharte Arakil 64 -8Urdiain 34 1Ziordia 25 -1Guztira 2.021 49Bestelako datuakGaindegiak, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak azaldu duenez, Sakanan gizarte segurantzan izena emanda daudenen kopurua %23,42 egin du behera (2.011) 2009 urtearekin alderatuta. Iturri beraren arora, ibarrean enplegu gehien sortzen duten enpresak, %60,2, atzerriko enpresen filialak dira. Gaindegiak azaltzen duenez gutxi dira, baina langile asko dituzte. Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantzaren datuak aztertu ondoren jakinarazi ditu datu horiek.