Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Apirilaren 7ra arte Iruñeko Gotorlekuko arma aretoan ikusgai izanen da. Asteartetik ostiralera 18:00etatik 20:30era. Larunbatetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era. Igandetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara.Urtero moduan, hutsik egin gabe, artista sakandarrek Nafarroa Oinezek artearekin duen hitzorduarekin bat egin dute. Aurten Artea Oinez erakusketa Tuterako Argia ikastolak antolatu du. 61 artistaren lanak jarri dituzte ikusgai, hiru sakandarrenak tartean. Jose Ramon Andaren Ikusmira eskultura dago Artea Oinez erakusketan. Mikel Okiñenak izenik gabeko eskultura batekin egin dio ekarpena erakusketari. Dora Salazarrek, berriz, Bailarinas cosmicas pintura jarri du ikusgai.