Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Martxoaren 23an jokatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Anaitasuna kiroldegian ariko den zortzikotearen barruan dago Eneko Lazkoz etxarriarra (424). Harekin batera, kantuan ariko dira Julio Soto (467), Xabier Silveira (440), Aimar Karrika (391,5), Erika Lagoma (436), Jon Barberena (426), Eneko Fernandez (401,5) eta Oskar Estanga (400,5). Iruñerako txartela lortzen azkena Aimar Karrika (391,5 puntu) izan zen, Elizondoko finalaurrekoa irabazita. Hantxe aritu zen bertsotan Oier Lakuntza. Finalerako txartelak jokoan, presioak saio apala eginarazi zien protagonistei. Saio gorabeheratsua izan zen eta 6 bertsolarien artean ez zen alde handirik izan. Lakuntzak ezin izan zuen gora egin eta 5. sailkatu zen (373). SakanaNafarroako Bertsolari txapelketan 3 bertsolari sakandar aritu dira. Eneko Lazkozek bere 3. finala jokatuko du. Beste biei dagokienez, dozena bat urte lehiaketatik kanpo egon ondoren, Josema Leitza sasoi betean bueltatu da. Finalerditan sartzea lortu zuen eta 8. puntuazio onena lortu du. Arbizuarra Iruñeko finalean ariko litzateke baldin eta finalerdiko saio bakoitzeko irabazleak ez balu finalerako zuzeneko txartelik lortuko. Oier Lakuntza, berriz, final erdietan 16. postuan gelditu da. Bertsolariez gain, martxoaren 3an Etxarri Aranatzek bigarren final erdia hartu zuen. Kultur etxea bete egin zen eta saio aparta izan zen, han aritu baitziren finalean kantatuko duten bertsolarien erdiek. www.bertsosarrerak.eu Atari horretan eskuratu daitezke finalerako sarrerak.