Trenbidean lanak

Guaixe 2013ko martxoaren 12a

Tren azpiegituren mantenuaz arduratzen den Adif enpresak hobekuntza lan bat eginen du Arakilen. Zehazki, Zaragoza Altsasu trenbidearen 211/120 puntuan. Han dagoen trenbide azpiko pasaren porlanezko egitura sendotuko dute. Horrekin batera, drainatzeak eta isurbideak hobetuko dituzte. Lan hori eta linea bereko Nafarroako beste bi gunetako lanetarako Adifek 486.000 euroko inbertsioa eginen du. Bestalde, ostegunean despedituko da Izurdiagako trenbide pasa kentzeko egitasmoari alegazioak aurkezteko epea. Arakilgo Udalak eta Izurdiagako Kontzejuak egitasmoa hobetzeko zenbait alegazio aurkeztuko dituzte.