Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteartean aurkeztu zen ezker abertzalearen alderdi berriko, Sortuko Nafarroako Kontseilua. Zuzendaritza organoa osatzen duten 29 kideetatik lau sakandarrak dira. Sorturen Nafarroako koordinatzailea Juan Kruz Aldasoro Jauregi da. Koordinatzailearen ondokoa Bixente Goikoetxea Barandiaran. Sorturen barne antolaketaren ardura Maitane Intxaurraga Uribarriren esku gelditu da. Borroka instituzionala gidatuko duena, berriz, Juanjo Goikoetxea San Roman izanen da. Aurkezpenean adierazi dutenez, Sorturen lan tresnak izanen dira: konpromisoa, antolakuntza eta borroka. Lan instituzionala eta mobilizazio sozial eta herritarra. Ziurtatu zutenez, "Nafarroako Sortu aldaketarako subjektu aktibo izateko jaio da".