Hesitu gabe

Guaixe 2013ko martxoaren 14a

Hesian: Hemen eta orain izenburua du talde sakandarraren azken lanak. Agorrilaren 14an Gernikan grabatu zuten zuzeneko emanaldia jasotzen duen diskoa eta DVDa argitaratu du. Izenburuak taldearen uneari egiten dio erreferentzia:"guai arte eindako lan guzie biltzeko baliyo dau. 6-7 urtetako lan hortan jende askok parte hartu dau, beye guaixe bertan ez de taldien. Eindako lan guzi horren ondoriyue da" Igotxok (saxoa) Beleixe Irratian (FM 107,3) azaldu zuenez. Eta, gaineratu du: "eindako guzie grabatu diau, irudiyakin ta soñubakin. Ez da ezez berriye. Hesian da". Taldean izandako aldaketak nabaritu direla aitortu zuen Igotxok: "urte batzuten fuertio, beste batzuten bajuo. Beye, egiye esan, fan zan urtie oso ona izen zan eta aurtengue de, esperantza eta itxure guzie ai da hartzen, urtie kontzertu aldetik oso ona izenko dala". Gustura dabiltza taldekideak. AzkenaZuzenekoa grabatzeko burutaziorik ez zuten, baina Igotxok esan zuenez, teknikariak horren aukera aipatu zien. "Guteko esperientzia berri bet zan. Politte. Estudioko lau lan bagiñazkan ta bosgerna zuzenekue izetie gustetu ein zakigun. Guk beti esaten diau zuzeneko taldie gala". Horregatik azken lanak aurkezpen txartel gisa balioko diela arrazoitu du saxo-joleak. Igotxok Beleixe Irratian azaldu zuenez, teknikariak ere grabaziorako tokia, Gernika, proposatu zien: "plaza politte izeten dala, jende asko faten dala. Geñas, geunden momentu betien, jendiek kontzertuten bastante erantzuten zela, kantatzen, faten. Emaitze oso ona izen zan". 19 kantu jaso ditu Hesian-ek bere ibilbidea errepasatzen duen CDan. DVDak, berriz, 22 kantuko bilduma du. Horretaz aparte, taldeari buruzko dokumentala jaso dute: Hesian biluzten. "Ze gan ta ze errealidede bizi diaun; ta ze pentsatzen diaun makinat gairen inguben 40 minututen espliketzen diau" azaldu zuen Igotxok Beleixe Irratian (FM 107,3). Elkarrek banatuko ditu diskoak, baina taldekideek web orriaren bidez salgai jarriko dituzte, eta Sakanako tabernetan ere eskuratzeko aukera izanen da.Kursaal-en aurkeztu zuten azken lana. Toki txiki, txoznetako eszenatokietara eta abarretara ohituta, han jotzeko deitu zituztenean, "zerbeitt diferente eittatis" joan zirela esan du Igotxok Beleixe Irratian (FM 107,3). "Esperientziye oso politte izendua. Lan asko eskatu dugu". Horren ondoren ez da Hesian geldituko. Gizarte sareakKontzertuak despeditu ondoren jendeak argazkiak, aipamenak eta beste igotzen ditu sareetara. "Bastante zaintzen diau. Zuriñe trebe da hoiten ta saiatzen da harreman zuzenoi mantentzen. Azkenien, sare sozialak hortako die: publikuekin harremana mantendu eta publizidedie eitteko".