Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
No a la imposición de la incineración en pórtland. Herritarron hitza errespetatu. Lelo hori du biharko 3 Mugak Batera plataformak antolatutako manifestazioa. Hondakinak kudeatzeko errausketa baztertzea eta bestelako metodoen alde egitea eskatuko dute bihar manifestariek. Hainbat talde ekologistek bat egin dute deialdiarekin. Baita EHNE, UAGA, ELA eta LAB sindikatuak. Alderdiei dagokionez, Aralar, Bildu, EAJ-PNV, Equo, Ezker Batua-Berdeak, Geroa Bai eta IUN bat egin dute deialdiarekin. Baita hainbat kultur eragilek eta elkartek.Gertutik: Amaia Iparragirre eta Oihana Arrondo, 3 Mugak Batera plataformako kideakNafarroako Gobernuak porlandegiaren egitasmoari argi berdea eman zion. Zer egiteko zehazki?Nafarroako Gobernuak 55.000 tona hondakin erretzeko baimena eman dio Portlandi, gehien bat hiri hondakinetatik sortutakoak, pneumatikoak, araztegietako lohiak, plastikoak, e.a. Jarduera hau burutu ahal izateko Ingurumen Baimen Bateratu berria eman die, labeak hondakinak erretzeko aprobetxatuko dituen instalazio berriak eta hondakin kudeatzaile moduan inskribatu du. Hori egiteko, UGPS baten bidez Olaztiko Udala eta instalazio hauek debekatzen dituen eta 1998az geroztik indarrean dagoen araudia saihestu ditu.Eta horrek esan nahi du inguruko eskualdeetako herritarren borondatea ez dutela aintzat hartu, nahiz eta jarduera hori burutzearen erabat kontra agertu diren, lehenago Nafarroako beste eskualde batzuetakoak agertu ziren moduan. Eta hori dena, oso jarduera kaltegarria delako, gizakion osasuna kaltetzen eta enplegua eta batez ere inguruko baliabideak suntsitzen dituelakoEpeak beteko balira noiz hasiko luke jarduera hori enpresak?Espero dezagun gure eta ondorengo belaunaldien bizitza baldintzatuko lukeen inposizio hau ez betetzea.Gizartearen oposizioa aintzat hartu gabe (Arabako Batzar Nagusiek ere Nafarroako Gobernuari Portlanden proiektua baztertzeko eta edozein kasutan ez inposatzeko eskatu dutela jakin dugu) eta nahiz eta ez zuela herritarren borondatearen kontra ezer egingo hitza eman, hala ere, aurrera jarraitzea erabakiko balu, instalazioak hilabete gutxitan prest leudeke. Gero beste zementu fabrika batzuk egin dutena jarraituz, beste hondakin batzuk eta kantitate handiagoan erretzea eskatuko dute. Valentzia aldeko zementu fabrikek bost aldiz handitu dute erre beharreko hondakin kopurua egin behar zituzten errauskailuak ordezkatzeko eta orain Toledokoan lau aldiz gehiago erretzeko baimena eskatu dute, eta hori ez duela clinkerrik ekoizten.Erabaki horren kontra jo duzue, ezta? (sinadurak, helegiteak...)Plataforman lanean dihardugu ahal dugun baliabideekin, jarduera arriskutsu hori burutu ez dadin. Helegitea jarri diogu Portlanden Ingurumen Baimen Bateratuari, 10.000 sinadura baino gehiago bildu ditugu, alegazioak aurkeztu ditugu, ... eta Nafarroako Gobernuak dena baztertu du. Azkenean basakeria hau geldiarazteko bide bakarra herri mobilizazioa dela uste dugu.Ia ehun udalek onartu dute Portlanden erraustearen kontrako mozioa, LAB, ELA eta EHNE sindikatuak, Landa Etxeak eta hainbat eta hainbat elkarte, giza eragile, ekologista talde ere aurka agertu dira.Ondoren epaitegiek gobernuaren Nafarroako Hondakinen Kudeaketa Plan Integrala atzera bota zuten. Espartza kontseilariak esan du epaiak hainbat arlotan arrazoia eman ziola gobernuari.Nafarroako Gobernuari inporta zaion gauza bakarra, hondakinen arazoa gainetik kentzea da, orain arte ez duelako bere eginbeharra bete eta labeetan erretzea beste irtenbiderik ez duelako aurreikusi. Eta bere hondakin planean gauzatxo bat "ahaztu" egin zitzaion, ez zuen hondakinak erretzeko instalazioen kokalekua zehaztu, legeak behartzen duen moduan. Baina ez zitzaion ahaztu ez. Ez zen zehaztera ausartu, zonalde horietan jarduera horren aurka altxatu zen bere parrokiaren kontra jartzeak kostu handiegia zekarkiolako.Orain auzitegiak, bazekiena baina ez lehen ez orain egiteko prest ez zegoena agindu dio: esan dezala non erre behar diren hondakinak. Eta Auzitegi Gorenaren aurrean helegitea jarriz erantzun du, atzerabiderik gabeko politika aplikatuz eta FCCren zementu fabrikari Balioztatze Plantaren (errauskailua) eginkizuna emanez. Beraz Portland izango da jarduera hori burutzeko instalazioen kokalekua erabakiko duena, nahiz eta auzitegiek hori legez kanpokoa dela erabaki duten.Auzitegien erabakia izugarrizko porrota izan da Nafarroako Gobernuarendako, honek errausketaren aldeko apustua egina baitzuen.Zertan ematen dizue zuei arrazoia epaiak?Hondakinak erretzeko instalazioen kokalekua ezin da esku pribatuetan utzi. Kontuan hartu behar da gainera Nafarroako Gobernuak eta Portlandek kolaborazio hitzarmena sinatua dutela eta bertan jasotzen diren helburuen artean NHKPIko hondakinak porlandegira bideratzea aurreikusten dela. Hori ez dago planean jasoa eta gainera horrek aurreikusitako errauskailuaren neurriak berraztertu beharra ekar lezake. Beraz,Portlandi ezin zaio NHKPIan zehazten ez diren instalazioetan hondakinak kudeatzeko baimenik eman.Epaiaren zein irakurketa egiten duzue?Nafarroako Gobernuaren porrota izugarria izan da. Orain ikusi beharko dugu ea benetan gauzak ongi egin nahi dituen edo atzerabiderik gabeko politika aplikatuz legea saihestu eta ardurarik eta bihotzik gabeko multinazionalaren mesedetan dabilen.Nafarroako Hondakinen Kudeaketa Plan Integrala eta porlandegiaren egitasmoa lotuta daude?Erabat. Lehen aipatu ditugun arrazoiengatik, ezin da Portlandek erre nahi dituen neurriko hondakin kopuruak erretzeko baimenik eman, jarduera hori burutzeko instalazioak eta kokalekua NHKPIan argi zehazturik ez badago.Zer da aldarrikatzen duzuena?Basakeria hau gelditu egin behar da eta horrekin batera atzerabiderik ez luketen beste baimenik ez eman. Osasuna dago jokoan. Aire garbia arnasteko eta hondakin errausketaren kutsaduratik sortutako gaixotasunik gabe bizitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu. Eta aldi berean, ez dugu gure eskualdean enplegua suntsituko duen jarduerarik nahi, lehenago beste eskualde batzuetan nahi izan ez duten bezalaxe.Zein alternatiba proposatzen duzue?Hondakin kudeaketa beste eredu batzuk posible dira. Kontsumo arduratsuagoa sustatuko duten kontzientziazio programak beharrezkoak dira eta hondakin gehienak berreskuratzea ahalbideratuko duten bilketa ereduak martxan jarri behar dira, gero berrerabili edo birziklatu ahal izateko. Inguruko komunitate batzuetan errausketa eta energia balioztatzea debekatua dago. Eta beste batzuetan, orain Portlanden erretzeko baimena jaso duten hainbat hondakin, % 100ean birziklatzen dira.Biharko manifestazioa, zergatik? Edo zertarako?Hondakin kudeaketa eredu hau inposatzearen kontra gaudenok asko garela erakutsi behar dugu bihar. Gure eta gure ondorengoen osasuna defendatu behar dugu. Azkenean ematen bada, gure bizitza baldintzatuko duen zentzugabekeria honen aurrean ezin gara besoak uztarturik geratu. Ezin dugu laugarren mailako hiritarrak bezala nola tratatzen gaituzten onartu, ez nola hondoratzen duten gure baiara beste garapen eredu batzuei bidea itxiz. Gure eskualdean lan egin eta bizi nahi dugu.Martxoaren 16an arratsaldeko seietan Nettoko aparkalekuan elkar ikusiko dugu.