Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urdiaingo iraganaren berri, ondarea jasotzeko gonbitea da etzikoa. Auzolanean ondare naturala, materiala, eta ez materiala eta tokiko ezagutza jaso nahi da eta, horretarako, ezinbestekoa da urdiaindarren laguntza, "Urdiaingo bizilagunek inork baino hobe ezagutu dezakeelako iragana". Sakantzen Sareak sustatuta sortu den Sakanako Ezagutzaren Gizarte Funtsak luzatu die gonbitea urdiaindarrei, Urdiaingo Udalaren eta Sakanako Mankomunitatearen laguntzaz. Funts horrek ibarrean "inurri lana" egin nahi du, "tokiko ezagutza modu sistematikoan identifikatu eta jasotzeko eta, ondoren, guztia Sakanako garapen prozesuaren zerbitzura jartzeko; berreskuratuz eta birbalorizatuz". sakantzensarea@gmail.com Harremanetarako helbide horretara ere jo daiteke.