Asteartetik bihar arte Bilbon Ferroforma azoka dago zabalik. Besteak beste tresnak, eramangarri elektrikoak, makineria, zura, industria eta eraikuntza-hornidura arloko enpresak bildu ditu azokak. Ferroformak fabrikatzaileak, inportatzaileak eta banatzaileak elkartzeko aukera ematen du, negozio eta merkatu aukera berriak sortzeko, edota aliantzak sortzeko eta joerak ezagutzeko. 20. edizio honetan Sakanako hiru enpresa ari dira Ferroforman parte hartzen: Uharte Arakilgo Laneko SAL, Lakuntzako Lacunza Kalor Group-LK Seguridad eta Altsasuko Talleres Asaizuleta SL (Arza).