Estrasburgora begira

Guaixe 2013ko martxoaren 14a

Heldu den asteazkenean Europako Giza Eskubideen auzitegiak Ines del Rioren auziaz erabaki bat hartuko du. 197/2006 edo Parot doktrina ezarri zioten Tafallako presoari. Eta horren ondorioz zigorra beteta 2008an kalera atera beharrean beste 9 urtez espetxean egon behar zuela ebatzi zuen epaitegiak. Presoaren helegitea Europako auzitegira iritzi zen eta pasa den urteko garilaren 10ean eta Espainiak ezarritako dotrina Europako Giza Eskubideen Konbentzioa urratzen zuela ebatzi zuen. Espainiak helegitea jarri zuen eta heldu den asteazkenean ebatziko dute. Del Rioren egoera berean beste 72 preso daude. Horien artean Jesus Mari Mendinueta eta Bautista Barandalla sakandarrak. Herrira mugimendutik adierazi dutenez, Espainiak presoen politikoen giza eskubideak urratzen ditu sakabanaketa, inkomunikazio eta bakartze erregimen bereziekin; " milaka pertsonen sufrimendua eraginez eta Euskal Herrian abian den konponbiderako prozesua oztopatzeko helburuekin". Herrirako kideek azaldu dutenez, "euskal gizartearen gehiengoak bat egiten du salbuespen neurri hauek gainditzearen beharrarekin". Herriratik Europara mezu bat helarazi nahi diote: Giza eskubideak, konponbidea, bakea.197/2006 doktrina indargabetzea ezinbestekoa da euskal preso politikoei ezartzen zaien salbuespeneko espetxe politikari bukaera emateko. Mezua gizartearen babesaz zabaldu nahi dutenez, kontzentrazioa deitu dute asteazkenerako Arbizuko plazan. Espainiako Gobernu Ordezkariak mobilizazioa debekatu egin du, baina Herrirak helegitea jarri du eta deialdiari eutsi dio. Ostiralean, 22:00etan, bestalde, bideo emanaldia izanen da Arbizuko udaletxean. Instituzioen aldetik preso hauen berehalako askatasuna eskatzen dugu.