Ongi Lagun Artea, ongi

Guaixe 2013ko martxoaren 18a

Zintronikon jokatutako partidan Cirbonerok irabaztea derrigorrezkoa zuen goi postuetatik ez aldentzeko. Irabaztera atera ziren Erriberakoak baina aurrean talde serioa aurkitu zuten, Lagun Artea, hasieratik arriskua sortu zuena. Horrela, 19. minutuan Arkaitz Gascok Lagun Artea aurreratu zuen eta 31.minutuan 0-2 aurreratu ziren lakuntzarrak Nietori esker. Atsedenaldira joan baino lehen 1-2 hurbiltzea lortu zuen Cirbonerok. Bigarren zatian Cirboneroren erasoak jasan zituen Lagun Arteak, baina Orrio atezaina bikain egon zen, sekulako geldialdiak egiten. Cirbonerok ez zuen asmatzen eta jokalari bat gutxiagorekin geratu zen, Isaac-en kaleratzearengatik. 90. minutuan Bakaikoak 1-3koa sartu zuen eta horrela despeditu zen lehia. Lagun Artea 3. denboraldiari eusteko helburua ongi bideratzen ari da. Mutilbera da 3. mailako liderra, 59 punturekin, San Juan taldeari 2 puntu aterata. Lagun Artea 11. postura igo da, 41 punturekin. Igandean 35 puntu dituen Erriberri taldea hartuko dute lakuntzarrek Zelai Berrin.