Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranatzek 2-0 hartu zuen menpean Burlades San Donato futbol zelaian. Etxarrik dominatu zuen lehen zatian, eta oso ongi ateratako falta baten ondoren, Alainek etxarriarren lehen gola sartu zuen, buruarekin joz. Hortik aurrera Etxarrik ongi kontrolatu zuen lehen zatia. Bigarrenean Burladesek izan zuen baloiaren jabetza, baina kontrako atean arriskurik sortu gabe. 71. minutuan Gentzak etxarriarren 2. gola sartu zuen, eta hortik aurrera Etxarri defendatzera pasa zen, noizbehinka kontraerasoren bat eginez. Horrela despeditu zen lehia. Altsasun bi taldeak animoso zelairatu ziren eta bai Altsasuk eta baita ARdoik ere gol aukera politak izan zituzten, baina Altsasu izan zen aurreratu zena, falta baten ondoren Rubiok takoiarekin sekulako gola sartu eta gero. Bigarren zatian Ardoi presionatzen saiatu zen baina benetako arriskurik sortu gabe. Altsasuk ongi defendatu zuen eta kontraerasoekin beste golen bat sortzeko zorian ibili zen, baina azkenean 1-0rekin despeditu zen lehia. San Juanek jarraitzen du lider (64 puntu). Etxarri Aranatz 8.a da (26 puntu) eta Altsasu 9.a (24 puntu).