Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Afizionatuen mailako Rural Kutxa talde sakandarra hasi da garaipenak pilatzen. Atzo 23 urtez azpikoen 36. Cirilo Zunzarren Memoriala jokatu zen Lizarran (120 km). Proba oso gogorra izan zen, euria eta hotzak are gehiago zaildu zutena. 124 txirrindularietatik soilik 36 heldu ziren helmugara eta Rural Kutxako Migel Angel Benito izan zen Azkarrena, Lizarteko Antonio Pedrero eta Gipuzkoa-Eki Sporteko Beñat Txoperenaren aurretik. Rural Kutxa izan zen talde onena. Baina Lizarran soilik ez, Madriletik ere garaipena ekarri zuen talde sakandarrak. Espainiako Koparako puntuagarria den Macario Sari Nagusia jokatu zen Alcala de Henaresen eta Rural Kutxako 3 txirrindulari sailkatu ziren lehendabiziko 5 postuetan: Fernando Grijalbok irabazi zuen proba, bere taldekide Ibai Salas 2.a izan zen eta Diego Rubio 5.a. Zorionak Rural Kutxari.