Binakako Txapelketa. Puntuazioa10 puntu: Irujo-Zabaleta9 puntu: Olaizola II-Zabala Bengoetxea VI-Beroiz6 puntu: Berasaluze-Albisu Titin III-Merino II5 puntu: Ezkurdia-Zubieta4 puntu: Xala-Barriola3 puntu: Arretxe-Begino14. jardunaldia, azkenaIrujo-Zabaleta / Arretxe II-BeginoOlaizola II-Zabala / Ezkurdia-ZubietaAsteburuan jokatuko da Binakako Pilota Txapelketako hasierako ligaxkako 14. jardunaldia, azkena. Irujo-Zabaleta, Olaizola-Zabala eta Bengoetxea VI-Beroiz finalerdietarako sailkatuta daude, eta asteburu honetan jakingo da zein den laugarren bikoa, Bersaluze VIII-Albisu edo Titin III-Merino II. Tamalez, Ezkurdia-Zubieta aukerarik gabe daude. Ligaxkako 13. Jardunaldian, Xala-Barriolari 18-22 irabazi zieten Irujok eta Jose Javier Zabaletak. Aurreko koadroetan bikain aritu zen Irujo eta atzean Zabaletak goitik behera dominatu zuen Abel Barriola. Hortaz, finalerdiei begira Irujok eta Zabaletak nahikoa txispa izaten jarraitzen dutela demostratu zuten. Bestalde, Bengoetxea VI.ari eta eskuetatik mina hartuta zegoen Beroiz ordezkatu zuen Alexis Apraizi 13-22 irabazi zieten Joseba Ezkurdiak eta Aitor Zubietak. Partidan nagusi izan ziren sakandarrak. Ongi moldatzen dira Ezkurdia eta Zubieta, gutxigatik galdu dituzte orain arte galdutako partidak eta horrengatik oso mingarria da txapelketan aurrera egiteko aukerarik gabe egotea, baina hauen progresioa ikusita, beste batean izango da. Laugarren bikoa, zein?Finalerdietara pasako den bikoa zein izango den, Berasaluze VIII-Albisu edo Titin III-Merino II. Larunbatean jakingo da hori, protagonistek jokatuko dituzten lehiak aldiberean jokatuko baitira. Xala-Barriola dituzte aurkari Berasaluze VIII-Albisuk eta Bengoetxea VI-Beroiz Titin III-Merino II.ak. Sakanan askok ez diete errioxarrei barkatzen Ezkurdia eta Zubieta bidean utzi izana. Albisuk ere ama lakuntzarra du eta horrek beti tiratzen du. Nor helduko da finalerdietara? Ikusiko dugu. Bitartean, pilotari sakandarrek tramite hutsezko partidak jokatuko dituzte azken jardunaldian. Hori bai, profesionalak izanik, ohorea beti dago jokoan.