Zizurko lau t´erditik ez da txapelik etorri Sakanara

Guaixe 2013ko martxoaren 18a

Larunbatean Zizurko lau t´erdiko Torneoko finalak jokatu ziren. Bi sakandar iritsi ziren finaletara eta, tamalez, ezin izan zuten txapela jantzi. Benjamintean Migeltorenak (Lagunak) 16-9 irabazi zion Erdoziari (Gure Pilota). Eta seniorretako final handian Ezkurdiak (Irurtzun) ezin izan zuen Urretabizkaiaren (Intxurre) kontra. 13-18 gailendu zen Intxurre. Aspeko Joseba Ezkurdiaren anaia Mattinek ezin izan zuen Beñat Urretabizkaiaren kontra, baina azken honek asko sufritu behar izan zuen arbizuarraren kontra gailentzeko.