Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean 25. Lekunberriko Legua-Txikito de Arruitz Memoriala jokatu zen (6.040 m). Guztira109 korrikalarik hartu zuten parte, 58 proba nagusian. Irteera Lekunberrin hartuta, Azpirozko gaina pasa, Ziatarren etxeko mugarrian buelta hartu eta atzera ere Lekunberrira bueltatu ziren korrikalariak. Ibilbide laburra, baina aldapaz betetakoa. Alkozko Mikel Beunza izan zen garailea (20:06), Daniel Sanz antsoaindarrari 5 segundo aterata. Alberto Martinez lakuntzarra 5.a izan zen (20:53). Bestalde, Ismael Lopez de Goikoetxea altsasuarra 30.a sartu zen helmugan (24:47) eta Santi Agirre iturmendiarra 31.a (25:02).