Felix Benjumea altsasuarra 6.a Arangurengo Duatloian

Guaixe 2013ko martxoaren 19a

Igandean Arangurengo Duatloia jokatu zen (4 km korrika, 14 km bizikletan eta 2 km korrika). Saltokiko Martin Ignazio Muller (44:52) nagusitu zitzaion bere taldekide Beñat Ezkerrari (45:49). Sakana Triatloi taldeko Felix Benjumeak oso lan ona egin zuen eta 6.a iritsi zen helmugara (47:24). Hiruki taldeko Jose Ignazio Mikeo 14.a izan zen (49:06). Sakana Triatloi Taldeko Javier Borrega erretiratu egin zen. Emakumezkoetan Ana Monreal izan zen azkarrena (54:38). Oñatiko DuatloiaLarunbatean Oñatiko Duatloia jokatu zen (10 km korrikan, 40 km bizikletan eta 5 km korrikan). 247 duatleten artean Felix Javier Martinez izan zen azkarrena (1:53:55). Sakana Triatloi Taldeko Mikel Berdud 130.a izan zen (2:12:08) eta Juantxo Azurmendi 188.a (2:22:07).