Hola Tafalla hotelak Reyno de Navarra Txirrindularitza Taldearen aurkezpena hartu zuen ostiralean. Reyno de Navarrak hiru talde izango ditu 2013an: emakumeen taldea (12 txirrindulari, Javier Araizen zuzendaritzapean), UCI pista taldea (7 txirrindulari Hector Roldanen zuzendaritzapean) eta afizionatuen taldea, elite mailakoa eta 23 urtez azpikoa (21 txirrindulari, German Lopez, Luis Moyano eta Pablo Rodriguezen zuzendaritzapean). Reyno de Navarra afizionatuen mailako taldeko 21 txirrindularien artean bi sakandar daude, Ion Irigoien urdiaindarra eta Mikel Rubio irurtzundarra. Arduradunek nabarmendu zutenez, taldearen filosofia txirrindulari gazteekin lan egitea da, behetik gorako lana eginez, Nafarroa ordezkatuko duten puntako txirrindulariak trebatzeko.