Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Portland enpresari gizartearen nahia entzuteko eta erraustegiaren proiektua bertan behera uzteko eskatu duteErrausketaren aurka milaka pertsonak manifestazioa egin zuten larunbatean Altsasun. Hiru Mugak Batera plataformak (3MB) deituta Sakanako, Arabako Lautadako, Goierriko eta Amezkoako herritarrek Nafarroako Gobernuari atzera egiteko eta Olatzagutiko porlandegian erraustegia ez egiteko eskatu dute. Nafarroako hainbat herritan erraustegiari ezetza eman ondoren "interes pribatuen" alde egitea eta erraustegia egiteko laguntzak ematea kritikatu dute.Nafarroako Gobernuak Olatzagutiko Portalden erraustegia "inposatu" nahi izatea kritikatu du 3MB-k. Herritarren erantzuna argi dago: "Nahikoa da!". Nafarroan erraustegiaren proiektua bertan behera uzteko eskatu dute. Erraustegia Nafarroako beste herrietan egin behar zen, baina herritarren eta udalen ezetzari esker bertan behera gelditu zen. Hortaz, Gobernuak hondakinak erretzea Portlanden egin nahi izatea salatu du plataformak. Portlandek hartutako erabakia ere kritikatu dute: "gizartearen nahia onartuko zutela esan zuten. Mafiosoen hitzak ziren". Gobernuak erraustegia ekiditeko neurriak hartu beharrean hondakinak erretzeko proiektuaren alde egitea salatu du 3MB-k. Gainera, Portland enpresarekin egindako akordioa eta diru-laguntzak ematea ere kritikatu dute. Proiektuak aurrera egiten badu 113.000 tona hondakin erreko dira Portlanden. Plataformak salatu duenez gizartearen eta animalien osasunerako arriskutsua da. Hortaz, Nafarroako Gobernuari alternatibak bilatzeko eskatzen dio, izan ere, "pertsonen osasunerako eta ingurugiroarentzako errespetagarria den labe gabeko gestioa posiblea da". Portland enpresari gizartearen hitza errespetatzeko eskatu diote.