Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Katalunyako Voltako bigarren etapa jokatu zen. Banyoleseko bukaerako esprintean Omega taldeko Gianni Meersman nagusitu zen. Movistar Team taldeko Imanol Erbiti hiriberriarra da bertan ari den sakandar bakarra, eta atzo talde nagusian sartu zen. Sailkapen orokorrean Gianni Meersman da liderra. Imanol Erbiti 128.a da, 48 segundora. Gaur hirugarren etapa dago jokoan.