Nafarroako Kirol Jokoak: Sakandarrek txapela janzteko aukera dute

Guaixe 2013ko martxoaren 20a

Nafarroako Kirol Jokoen laugarren jardunaldia jokatu zen Etxarri Aranatzen igandean. Jakina denez, Andra Mari ikastola, Iñigo Aritza ikastola eta Andra Maritik sortutako Putterri taldeak ari dira lehian Nafarroako Kirol Jokoetan, kategoria ezberdinetan. Lau jardunaldi horiek jokatu eta gero, igandean Larraintzarko pilotalekuan 11:00etan jokatuko diren finaletara zein talde pasako diren zehaztu da. Talde sakandarrek txapela janzteko aukera dute eta ea horrela den. FINALAK (igandean Larraintzarren)Herri kirol proba konbinatua-Kimuak: 8 taldeetatik finalera sailkatu diren 4 taldeak: 1. Andra Mari. 2. Putterri. 3. BKE. 4. Araxes. Iñigo Aritza finaletik kanpo geratu da 7.a sailkatu eta gero.-Haurrak: 7 taldeetatik finalera sailkatu diren 4 taldeak: 1. Berriozar. 2.Andra Mari. 3. Iñigo Aritza. 4. Basaburua. Putterri azkena izan da eta ez da finalerako sailkatu.-Kadeteak: 4 talde ari direnez, txapelketa liga sisteman jokatuko dute, 5 jardunalditara. Sailkapena: 1.Basaburua (4 puntu). 2. Andra Mari (3 puntu). 3. Ultzama (2 puntu). 4. Berriozar (puntu 1). Sokatira (liga sisteman)-Haurrak (480 kilo): 5. jardunaldia jokoan. Sailkapena: 1. Berriozar (5 puntu). 2. Iñigo Aritza (4 puntu). 3. Andra Mari (3 puntu).-Kadeteak (540 kilo): 5. jardunaldia jokoan. Sailkapena: 1. Andra Mari (3 puntu). 2. Berriozar (2 puntu). 3. Ultzama (puntu 1).