Lazaro Echeverria enpresako langileek Lan Ikuskaritzara jo dute

Guaixe 2013ko martxoaren 21a

Altsasuko enpresako langileak hilaren 6tik mugagabeko greban daude. ELAtik jakinarazi dutenez, Lan Ikuskaritzan demanda jarri dute, haien egitekoa enpresaren jabe den familiako kideak egiten ari direlako. Sindikatutik aurreratu dutenez, ikuskaritzaren ebazpenaren arabera lan-arloko epaitegira joko dute. Bestalde, gaur kaleratutako sei langileen adiskidetze-ekitaldia eginen da. Kaleratze bidegabea dela eskatuko dute langileek. "Gure ustez kaleratzeak ez daude justifikatuta eta ez dago horretarako baldintzarik". Langileek enpresen azken urteetako irabazien berri eman dute: 2.008an 2 milioi euro; 2.009an, 1.596.000 euro; 2.010ean 959.000 euro eta 2.011n 881.000 euro. Langileen ordezkariak (ELAko 3) salatu dute enpresak haiekin hitz egiteko "batere interesik" ez duela azaldu. Kaleratuen gaia konpondu eta langileen lan eta soldata baldintzak bermatuko dituen enpresa hitzarmena lortzea da langileen helburua.