Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Movistar Team taldeko Alejandro Valverdek Catalunyako Voltako lidergoa eskuratu zuen atzo, Vallter 2000 eski estazioan despeditu zen etapa ikusgarrian. Etapa bere taldekide Nairo Quintanak lortu zuen, Vallterko maldetan gora eraso ikusgarria jo eta gero. Valverde 6 segundora sartu zen, eta haiei laguntzeko lan handia egin zuen Hiriberriko Imanol Erbiti 137.a izan zen. 14:36ra. Sailkapen orokorrean Joaquim Rodriguez 6 segundora du Valverdek, eta Wiggins 10 segundora. Erbiti 139.a da, 15:02ra.