Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean 26. Nafarroako Kirol Jokoen Emakumeen Palako finalak hartu zituen Labrit pilotalekuak. Aipatzekoa da jokatu ziren 5 finaletatik 4etan Etxarri Aranazko Gure Pilota klubeko finalistak zeudela, Etxarriko klubean emakumezkoen palari garrantzi handia ematen diotenaren isla. Finalak oso entretenigarriak eta lehiatuak izan ziren eta emakumezkoen palak etorkizun handia duela argi geratu zen. Jokoan zeuden 5 txapeletatik bi etorri ziren Sakanara, jubenil mailakoa eta benjaminen mailakoa. Benjaminetan Erdozia-Lasa etxarriarrak Gorostiaga-Senosiain menpean hartzea lortu zuten, 18-16, parez pare ibilitako lehian. Haurren mailan, bukaera aldera hartu zuten abantaila Pueyo-Senosiainek, Mendinueta-Lasa sakandarrak bidean utziz (25-20). Kadeteetan 3 tantoko aldearekin gailendu ziren Murillo-Carrasco, Jaka-Lasari txapela kenduz. 22ra berdintzea lortu zuten sakandarrek, baina iruindarrek azkeneko tantoak beren alde egin zituzten. Eta jubeniletan hasieratik hartu zuten aurrera Parot eta Ansotegi etxarriarrek, abantaila bukaerara arte ongi kudeatuz. Zorionak finalista guztiei. Sakandarrak Emakumeen Paleta Gomako Nafarroako Kirol Jokoen finaletanBenjaminak: Gorostiaga-Senosiain (Fronton Lopez) 16 - Erdozia-Lasa (Gure Pilota) 18Haurrak: Pueyo-Senosiain (Fronton Lopez) 25 - Mendinueta-Lasa (Gure Pilota) 20Kadeteak: Murillo-Carrasco (Oberena) 25 - Jaka-Lasa (Gure Pilota) 22Jubenilak: Parot-Ansotegi (Gure Pilota) 25 - Unanua-Lusarreta (Oberena) 13