Gozamenez programan zer antolatu erabaki nahi duzu?

Guaixe 2013ko martxoaren 21a

Gozamenez sexualitateari eta gazteriari buruzko programa bat da, 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendua. Programaren bidez sexualitatea gogoz eta poztasunez bizitzea bulkatu nahi da. Hainbat urtetan Sakanan garatu da Gozamenez, hamaika ekitaldi antolatuz: tailerrak, graffitiak, ikastaroak, ur festak, dantza tailerrak, antzerkiak, afari erotikoak... Aurtengo Gozamenez programa antolatzeko gazteek zer eskatzen duten jakin nahi dute antolatzaileek; gazteen ekarpenak jaso nahi dituzte. Proposamenak telefonoz edo tuenti bidez"Parte hartu nahi duzue eta Gozamenezen aurten zer egin erabaki? Ziur gaude ideia, proposamen eta iradokizun asko dituzuela egiteko. Hala bada, hitz egin Etxarri Aranazko Emakumeari Arreta Zentroko Feli Sanchezekin (948 461 579) edo tuentiren bidez proposamenak bidali (Gozamenez Sakana)" adierazi dute Gozamenez programaren Sakanako Taldekoek.