Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateak hondakin bilketa sistema berria martxan jarriko du aurten, herri bakoitzaren beharretara egokituta. Hura aurkezteko herriz herriko erronda egin zuen otsailean. Orain bigarren erronda bati ekinen dio, 300 pertsonatik gora bizi diren herrietan, atez ateko sistema jarriko den herrietan hain zuzen ere. Herenegun Urdiainen eta atzo Uharte Arakilen egin ziren herriari dagozkion proposamenak. Bestalde, herenegun ibarreko udal guztietako ordezkariak Mank-en egoitzan bildu ziren auzo-konpostari buruzko ikastaro bat egiteko. Ondoren, parte-hartzaileek Etxarri Aranatzen larunbatean mustu zen etxola bisitatu zuten. Bilera egutegiaMartxoaren 22an, ostiralean, 20:00etan Bakaikuko elkartean.Martxoaren 25ean, astelehenean, 19:00etan Lakuntzako udaletxean. 20:00etan Arbizuko udaletxean. Martxoaren 26an, asteartean, 20:00etan Iturmendiko udaletxean.Apirilaren 10ean, asteazkenean, 19:00etan Etxarri Aranazko kultur etxean. Apirilaren 11n, ostegunean, 19:00etan Etxarri Aranazko kultur etxean. Gainontzeko herrietako eguna zehazteko dago. 1.300Otsailean Sakanako aurkezpen bileretan izan ziren pertsonak.