Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Etxarri Aranatzen mustu zen auzo-konposta egiteko etxola bisitatu zuten atzo ibarreko hainbat udalek baita Sakanatik kanpoko hautetsiek. Mank-en gonbiteari erantzunez, Bortziriak, Irati, Izarbe ibarra, Goi Araxes eta Mendialdeko mankomunitateetako ordezkariak eta Nafarroako Hondakin Patzuergoko eta Betelu, Urretxu eta Legazpiko udaletako ordezkariak izan ziren Etxarriko eredua aztertzen. Ideia eta argazkiak hartu zituzten, Sakanako ideia gogoko izan zutenaren seinale. Bestalde, hurrengo egunetan Mank-ek etxolaren funtzionamendua irakatsiko die Mikel Arregi plaza inguruko bizilagunei auzo-konpostajea egiten has daitezen. Parte hartzen dutenek %15eko hobaria izanen dute zabor tasan haien materia organikoari beste bizitza bat emateagatik.