Parot doktrinaren kontra, kalean

Guaixe 2013ko martxoaren 21a

Irurtzunen 35 pertsonak, Arbizun 103k eta Altsasun 70ek kontzentrazioetan parte hartu zuten. Haien bidez makina bat sakandarrak 197/2006 dotrinaren kontra azaldu dira. Eta, aldi berean, dotrina hori aplikatu zaien 73 presoak askatzeko eskatu dute. Haien artean daude Jesus Mari Mendinueta arbizuarra eta Bautista Barandalla etxarrriarra. Legedi horrek Giza Eskubideen hitzarmeneko bi artikulu urratzen dituela salatu zuten. Atzo Europako Giza eskubideen Auzitegiak Ines del Rio presoaren epaian Espainiak jarritako helegitea aztertu zuen. Epaia eman aurretik 6 hilabete pasa daitezke.