Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Bertsozale Elkarteak guztia prest du biharko. Nafarroako bertsolaritzaren eta euskal kulturaren festa handia izanen da. Bertsozaleak Julio Soto, Xabier Silveira, Aimar Karrika, Erika Lagoma, Jon Barberena, Eneko Fernandez eta Oskar Estangarekin batera ariko da Eneko Lazkoz. Etxarriarraren 3. finala izanen da jarraian.Nafarroako txapela jokoan egoteaz aparte, finaleko lehen lau sailkatuek udazkenean jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusirako txartela lortuko dute. Beraz, biharko saioko parte-hartzaileek pizgarri bikoitza dute duten onena emateko. LanaBertsolariek honako lana egin beharko dute Anaitasunako finalean: zortziko handian binaka gaia emanda 3na bertso; zortziko txikian binaka ofizioka 3na bertso; zortziko txikian bi punturi erantzun; sei puntuko motzean binaka ofizioka 3na bertso eta kartzelako lana: gaia emanda bakarka hiru bertso. Lan horiek despedituta aurreneko bi bertsolarien arteko aldea 20 puntu baino txikiagoa bada, buruz burukoa izanen da. Horretan, hamarreko txikian gaia emanda 3na bertso osatu beharko dituzte finalistek eta kartzelakoan, berriz, gaia emanda bakarka bi bertso.Finalarekin nahikoa ez, erabat ase nahi duenak, saioa despedituta Iruñeko Auzmendi sagardotegian egingo den afarirako txartela erosteko aukera du. Horretarako www.bertsosarrerak.eu atariaren bidez eskuratu dezake txartela.