Hornitzaileak kezkatuta

Guaixe 2013ko martxoaren 21a

Sunsundeguiko enpresa hornitzaileek ez dakite noiz eta nola kobratuko duten enpresak haiekin duen zorra. Sunsundeguitik zenbait hornitzaileri, baina ez denei, jakinarazi zaie 2 urtetan ordainduko dietela, baina zorraren %70. Baina ordainketak nola eginen dizkieten ere ez dakite. Haserrea nabaria da hornitzaileen artean: "lehen, behintzat, Nafarroako Gobernua atzetik zegoela zenekien. Orain, zeinek eginen die zorrei aurre?" Hornitzaile batzuk dakitena da hilaren 25ean bankuek Sunsundeguiren fakturak kobratu gabe bueltatuko dizkietela. "Ilbeltzetik zorra handitu besterik ez dira ari", kexu da hornitzaile bat. Egoera horrek enpresa hornitzaileen ekonomian ondorioak izateaz gain, bankuekin arazoak sortarazten dizkie eta haien jarraipena zalantzan jartzen du.