Etxarrik garaipen garrantzitsua. Altsasuk, aldiz, itxura ona baina galdu

Guaixe 2013ko martxoaren 25a

Etxarri Aranatzek garaipen polita lortu zuen Zizurren. 5. minuturako Arratibelek gola sartu zuen eta abantaila hori ongi kudeatzen jakin zuten etxarriarrek. Zizurrek baloiaren jabetza izan zuen gehiago, baina ez ziren Etxarriko atera gehiegi gerturatu; Etxarrik, bere aldetik, zelaian oso ongi kokatu zen. Bigarren zatian Ardoik aurrerago jokatu zuen eta aukera batzuk izan zituen, baina ez zuen asmatu. Bere aldetik, Etxarrik aldeko golaren abantaila oso ongi mantendu zuen. Orkoienen jokatutako partidan Kirol Sportek 2-0 hartu zuen menpean Altsasu. Ongi jokatu zuen Altsasuk, eta Kirol Sportek ederki izerditu zuen sakandarrak menpean hartzeko. Lehen zatian sekulako gol aukera izan zuen Altsasuk, baina zutoinaren kontra joan zen baloia. Handik gutxira Gurutzek Kirol Sport aurreratu zuen. Bigarren zatian aukera gehiago izan ziren, eta Kirol Sportek bigarren gola sartzea lortu zuen. San Juanek jarraitzen du lider eztabaidaezina, 67 punturekin, Burladesi 19 puntu aterata. Etxarri Aranatz 8.a da, 29 punturekin, eta Altsasu 9.a, 24 punturekin.