Sociedad Deportiva Alsasuak antolatuta, igandean jokatu zen junior mailako 54. Erramu Trofeoa, 79 km-koa. Castillo de Onda taldeko Juan Camachok irabazi zuen lasterketa (2:10:58), 29 segundora sartu ziren Fernando Barcelo (Specialized-Fundacion Contador ) eta Jaume Sureda (Castillo de Onda) txirrindularien aurretik. Burunda Txirrindularitza Klubeko Quesos Albeniz taldeko Ibai Azurmendi 4.a izan zen, (2:13:53). Aralar Txirrindularitza Taldeko Irabia Inter Sport taldeko Odei Juango 26.a sartu zen (2:15:42).