Triman, Santiagoren kontra ezin

Guaixe 2013ko martxoaren 25a

Larunbatean Triman Navarra Xotak 4-1 galdu zuen sailkapenean arerio zuzena zuen Santiago Futsalekin. Partida bukaerara arte parez pare aritu ziren bi taldeak, bana berdinduta, baina bukaeran, 5. faltagatik kaleratua izan zen Trimaneko Rafa Usin, eta horrek gauzak erraztu zizkion Santiagori, galiziarrek 3 gol sartu baitzituzten segidan. Zortea ez zuten alde izan irurtzundarrek. Imanol Arregi entrenatzailea kexu azaldu zen arbitroen lanarekin. "Bana berdinduta gindoazen eta guk dominatzen genuenetan, falta zalantzagarri batengatik Rafa Usin kaleratua izan da eta hor bukatu da lehia" adierazi zuen Irurtzungo teknikoak. Sailkapen orokorrean Bartzelona da liderra (52 puntu). Triman Navarra 6. postura jaitsi da (37 puntu). Aste Santuan Ohorezko Mailak atsedena hartuko du. Hurrengo partida apirilaren 5ean jokatuko du Triman Navarrak, ostiralarekin. Irurtzungo taldeak Azkar Lugo hartuko du, 20:30ean, Anaitasuna pabilioian. Goiko postuetan jarraitzeko irabazi beharrean dago Triman.