Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan GRAVN Pilota Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu da. Aipatu txapelketan afizionatuen mailako Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia eta Nafarroako selekzioak lehiatzen dira, ezker frontoiko eta trinketeko esku eta erreminta modalitateetan. Lehen jardunaldian Bizkaiaren kontra galdu eta gero, asteburu honetan Gipuzkoaren kontra galdu du Nafarroak. Jokatutako 32 partidetatik soilik 11 irabazi zituen Nafarroak. Ezker paretako frontoiko 19 partidetatik 8 garaipen lortu zituen Nafarroak eta 11 porrot, eta trinketean jokoan zeuden 13 lehietatik soilik 3 irabazi zituen Nafarroak. Asteburuan atseden hartuko du txapelketak eta bi asteburu barru Arabaren kontra ariko da Nafarroa.