Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakandarrak Altsasuko IV. Duatloian1.Raul Amatriain: 1:00:5512.Javier Borrega: 1:03:0317. Francisco Javier Gomez: 1:03:1725.Urko Berdud: 1:04:0234.Juan Carlos Gomez: 1:05:4136. Sergio Garcia de Eulate: 1:05:4546.Jose Ignacio Mikeo: 1:06:1062.Isidro Asurabarrena: 1:08:1983.Emilio Guirado: 1:11:0287.Jose Manuel Borrega: 1:11:32122.Iñigo Maiza: 1:16:52124.Iñaki Gallego: 1:17:19*Oharra: Klasifikazioan duatleten jaioterririk aipatzen ez denez, gerta daiteke sakandar gehiago egotea. Eguzkia lagun, Altsasuko Duatloia-Razesa Sari Nagusia jarraitzeko jende ugari bildu zen Altsasun. Sakana Triatloi Taldeak hainbat entitate eta babesleen laguntzarekin antolatu zuen proba geroz eta arrakastatsuagoa da, eta horren isla, 197 duatletek hartu zuten irteera. Kategoria txikikoak goizean Nafar Kirol Jolasetarako baliagarria zen proba jokatu zuten eta guztira 90 duatleta aritu ziren. Kadeteak eta juniorrak proba nagusian aritu ziren. Altsasuko Duatloia aldi berean Nafarroako Sprint Duatloi Txapelketa izan zen eta Nafarroako eta Vasco-Navarroko Zirkuituetarako baliagarria zen. 30,5 km guztiraLehendabizi emakumezkoek hartu zuten irteera eta 15 minutura abiatu ziren gizonezkoak. Altsasuko herri gunean prestatutako zirkuituari 2 itzuli eman behar zizkioten, 5 km osatuz, gero Iortia Kultur Gunearen aurrean zeuden boxetan bizikleta hartu eta 23 km osatzeko. Aurten Altamirara jo beharrean Otzaurte aldera egin zuten buelta. Bukaeran bizikleta utzi eta zirkuituari buelta bat eman behar izan zioten, 2,5 km osatuz. Raul Amatriain zen faborito nagusia, eta Saltoki Trikideak taldekoak ez zuen huts egin. Hala ere, proban barna oso gertu izan zuen Arangurengo duatloia irabaztetik zetorren bere taldekide Martin Ignacio Muller. "Hasieratik erritmoa gogortu dut, bizikletan oso fuerte daudelako beste batzuk. Gainera, aldagailuarekin arazoak izan ditut eta zenbait segundo galdu ditut. Horrengatik korrikako azken sektorean estutu behar izan dut" adierazi zuen Altsasun laugarren garaipena lortu duen Amatriainek (1:00:55). 7 segundora sartu zen Muller (1:01:02). Francisco Javier Etxarrik osatu zuen podiuma (1:02:24). Emakumezkoetan Saltokiko Nuria Rodriguez izan zen azkarrena (1:14:20), Leire Etxezarretaren (1:15:42) eta Inmaculada Ruizen aurretik (1:017:04). Zalantzarik gabe, Saltokikoak izan ziren jaun eta jabe. SakandarrakSakandarrak txukun aritu ziren, zaleen animuak jasoz. Javier Borrega eta Urko Berdud altsasuarrak izan ziren buruan proban barna, eta azkeneko sektorera Berdud iritsi zen lehenengo. Baina azken sektorean Javier Borregak eta Pitxi Gomezek Berdud aurreratzea lortu zuten. "Lehen sakandarra bai, baina asko kostata" adierazi zigun Borregak. Hurrengoa Arbizun, apirilaren 27anAntolakuntzak 800 euro banatu zituen saritan, eta momotxorroen irudia zeramaten plakak eta trofeoak. Aipatzekoa da giroa bikaina zela, ibilbidea asko gustatu zitzaiela parte-hartzaileei eta duatloiaren festa polita izan zela. Sakanako hurrengo proba Arbizuko Duatloia izango da, apirilaren 27an. Maiza ZornotzanIgandean Zornotzako Duatloia jokatu zen (10 km korrikan, 38 km bizikletan eta 5 km korrikan). Iurgi Etxeandia nagusitu zen (1:49:34). Juan Luis Maiza 75.a sailkatu zen (2:07:57).