Aspaldi honetan gure gizarteak energia aurreztu behar dela nabaritu eta beraren erabilpena efizientea izan behar dela ikusi du. Nahiz eta oraindik ibilbide asko geratu, jendea honetaz gero eta gehiago kontzientziatzen ari da. Gure gizartearen jasangarritasuna lortzeko beharrezkoa da ulertzea, jakintsuena eta aldi berean merkeena soilik behar den energi a xahutzea dela. Honen ondorioz eraikuntzan passivhaus kontzeptua sartzen da, hau da, kontsumo energetiko ia nulua duen eraikuntza.Eraikin pasiboak barne erosotasun altu bat, energi kontsumo baxu batekin konbinatzen du. Esan dezakegu eraikin mota hauen efizientzia energetikoa maximoa dela: Orientazioa eta itxiturak kontutan izaten eta eguzki energia ahal den haina aprobetxatzen, horrela bere demanda energetikoa izugarri gutxitzea lortu eta barruko airearen kalitatea asko hobetzen da.Honetarako eraikinak isolamendu handia izan behar du, zubi termikoak eragotzi, aire infiltrazioak ahal diren neurrian gutxitu, leiho eta ateak kalitate handikoak jarri eta eguzkiaren aprobetxamendua ezin hobea izan behar da.Oinarri hauek ongi erabiliz gero, passivhaus baten klimatizazioak behar duen energia hain txikia da, 20 m2-ko logela bat 4 pertsonen berotasunarekin berotu baitaiteke negu bizian.Vienan ezagutu nuen passivhaus baten adibidea jarriko dut. Etxe honen egitura eta itxitura egurrezkoa zen eta fatxada eta teilatua lamina iragazgaizteko berberarekin estalirik zegoen. Honez gain, isolamendu on bat eta barruan bero trukatzaile batzuk ipini zizkioten. Etxe honetan pertsona asko sartuz gero leihoak ireki behar izaten ziren bero handiegia lortzen baitzen barruan. Leihoen kostua eraikuntza osoaren herena izan zela esan zigun jabeak, baina aurrerantzean energi gastuaren murrizketa izugarria izango da.Andoni Igoa