Nafarroako Herri Kirol Jolasak: Andra Mari eta Iñigo Aritza txapeldun

Guaixe 2013ko martxoaren 26a

Igandean Nafarroako Herri Kirol Jolasen finala jokatu zen Larraintzarren. Proba konbinatuen finalak eta sokatira finalak jokatu ziren, eta Sakanako 3 talde iritsi ziren finaletara: Andra Mari ikastola, Andra Maritik sortutako Putterri eta Iñigo Aritza ikastola.Sakanako taldeek herri kiroletan puntan daudela erakutsi dute txapelketan barna. Proba konbinatuan Andra Mariko taldeak irabazi zuen kimuen mailako txapelketa eta Putterri 4.a izan zen, eta haurren mailan Andra Mari izan zen 2.a, Berriozarren atzetik, eta Iñigo Aritza 3.a. Kadeteetan Basaburua nagusitu zitzaion Andra Mariri. Sokatiran haurren mailako txapelketa Iñigo Aritzak irabazi zuen. Andra Mari 3.a sailkatu zen eta Putterri 5.a. Kadeteetan Andra Mari 2.a sailkatu zen, Berriozar txapeldunarekin puntutara berdinduta. Zorionak guztiei. Nafarroako Herri Kirol Jolasen finalakProba konbinatuakKimuak: 1.Andra Mari (6:48). 2.Araxes (7:01). 3.BKE (7:06). 4.Putterri (7:11). Haurrak: 1.Berriozar (8:29). 2.Andra Mari (8:44). 3.Iñigo Aritza (9:12). 4.Basaburua (9:45). Kadeteak: 1.Basaburua (18 puntu). 2.Andra Mari (14 puntu). 3.Berriozar (9 puntu). 4.Ultzama (9 puntu). SokatiraHaurrak (480 kg): 1.Iñigo Aritza (22,5 puntu). 2.Berriozar (19,5 p.). 3.Andra Mari (18 p.). 4.Araxes (10 p.). 5.Putterri (4 p.). Kadeteak (540 kg): 1.Berriozar (12,5 puntu). 2.Andra Mari (12,5 p.). 3.Ultzama (5 p.).